San Agustin Jaiak Berrobin

Herriko pilotalekuan 4 partida jakatu ziran: benjaminak, alebinak, eskuz neskak eta eskuz mutilak.

Nagore Aramendi -Irati Otaegi 12-22 ane Arteaga-Nora Mendizabal

Iratik asko sufritu zuen eskuetatik eta partidu erdian Nagore pasa zan atzean jokatzera. Ordutik aurrera partidua hobetuz joan zan baina ezin harrapatu bikote gorriari. Nora eta Anek oso errex jokatu zuten.

Argazki gehiago HEMEN

Donostia Hiriako finalak Atanon

San Roke egunean jokatu ziran Donostia Hiria, Master InfromazioKirol Txartela, txapelketako finalak paleta larruz. Hiru partidu jokatu ziran, mutil jubenilak, neska nagusiak eta mutil nagusiak. Gloria Agirre, «Txikita de Aizarna» raketista profesionala izandakoak banatu zituen sariak. Bestalde, palari bultzada ematen aritzen diren hamar laguni oroigarri bana eskeini zieten pala inguruan egindako lana eskertzeko.

Lau neskak EPEko partaideak dira.

Irazustabarrena-Erasun 32 Galdos-Huizi

Argazki gehiago HEMEN

Informazio gehiago HEMEN irakurri daiteke

Partidua EITBk eskeini zuen

Emakume kirolarien berdintasunagatik pala partidua Goizuetan

Ostegunean, abuztuak 8an, iritsi zen Goizuetara Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa. Aldarrikapen bikoitza egiteko ere aprobetxatu zuten, eta Tafallarako laguntza biltzek.
Ofizialtasunaren aldeko eskariarekin bat egiteaz gain, Goizuetako Kirolean Berdintasunez lan ildoari jarraituz, herriko eskolaren ondoan egindako murala aurkezteko aprobetxatu zuten; emakumea eta kirola irudikatzen dira bertan. Era berean, ondoren, Emakume Pilotarien Elkarteak antolatutako pala partiduarekin gozatzeko aukera izan zen.

Berdinduta ari tu ziren hasieratik, eta jokaldi ederrekin gozatzeko aukera izan zen. Mendi martxako parte hartzaileak gogotsu aritu ziren animatzen, oso nekatuta egon arren, etapa gogorra izan baitzen Sunbillatik Goizuetarakoa.

Argazki gehiago HEMEN

Gasteizen Blusen eta Nesken egunean

Gasteizek Blusen eta Nesken eguna ospatzen du uztailaren 25ean. Egun batzuk beranduago, abuztuaren 4ean, hasiko diren Andre Maria Zuriaren ohorezko jai nagusien atarikoa da. Egitaraua zabala da: nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka, herri kirolak, musika, etab. Pilotan EPEko honako pilotariak jokatu zuten Ogetan:

1. mailako 2 pilotari (Isasmendi eta Laura), 1-2 mailako Irati Ruiz de Azua eta 2. mailako Iradi . Partidu politak Blusa eta Nesken egunean. Giro polita izan zen Ogetan

Argazki gehiago HEMEN