«Ezin dut herriko frontoian entrenatu, beraz goi mailako kirolaria izateak, ez dit ezertarako balio izan»

Hernaniko Kronikatik jasotako informazioa da hau:

Konfinamendua hasi zenetik, Amaia Irazustabarrenak, ostegunean entrenatu zuen lehenengoz Adunako frontoian. Hernanin jokatzeko baimenik ez diote eman, eta jakinarazi du «egoera honetan goi mailako kirolari bat izateak ez dit ezertarako balio izan».

Aste honetan hastekoa zinen entrenatzen, eta azkenean oraingoz, Hernanin ez duzu aukerarik, gogo haundia?
Bai hori da, azkenean ez didate baimenik eman entrenatzeko, egia esan konfinamendua hasi zenetik ez dut egun bat bera ere entrenatu. Izugarrizko gogoekin nago entrenatzeko, uste dut ez naizela horrenbeste denbora egon, beno ez, uste dut ez, argi daukat, ez naizela horrenbeste denbora egon pala hartu gabe.

Beraz, ezin entrenatzeak, nola sentiarazten zaitu? 
Hasieran, nahiko ondo hartu nuen, azkenean denei pasatako egoera bat izan da hau, ez niri bakarrik, ez dugu inork entrenatu, denak etxean egon dira, beraz hasieran lasai, azkenean egin behar bat zen, denak etxean gelditzea birusa ez hedatzeko.
Haiseran ondo eraman arren, azkeneko hiru aste hauetan gaizki eraman dut, haserre, eta izugarrizko inpotentziarekin egon naiz. Enteratu naiz, beste herrietan, eta ez dira gutxi gainera, entrenatzen ari direla. Bai federatuak, bai goi mailako kirolariak, eta nik aukera ez izateak sutan jartzen nau.

Frontoiean entenatzeko baimena eskatu zenuen, nola joan da prozesu hau? 
Egia esan askotan eskatu dut baimena frontoian entrenatzeko, batez ere, esan dizueten bezela, azkeneko hiru aste hauetan, hau da, lehenengo fasean sartu ginenetik. Berez legeak markatzen duelako edo, batzuk ulertzen dute posible dela aire librean jokatzea, beste batzuek berriz ez. Baina goi mailakoak batez ere, eta nire kasuan, goi mailako kirolariaren ziurtagiria daukat, eta honekin, berez, aukera daukat entrenatzeko, baina dirudienez, Hernaniko udaletxeak Eusko Jaurlaritzarekin  hitz egin du, eta aipatu zidaten ezin zidatela baimenik eman Hernaniko frontoian entrenatzeko. Baina, nik ez dudana ulertzen da, nola beste herrietan, udalek baimena ematen duten eta hemen ez. Haiek jokatzen ari dira, eta batzuk berriz esperoan gaude.
Kontraesan asko daude, hau da, Eusko Jaurlaritzakoek esaten dute ezin dela eta Udalak baietz badio, entrenatu dezakezu. Aipatu nahiko nuke, Hernaniko Udala, Eusko Jaurlaritzatik datozen aginduak betetzen ari dela, baina inguruko herri txikietan, Goziuetan, Astigarragan, ez goi mailako kirolariak bakarrik, federatuak ere entrenatzen ari dira egunero. Eta nik badakit baimen bat edukita, udaletxearena, posbile izango nukela jokatu. Uste dut gainera, Hernani dela herri gutxienetako bat  baimena ematen ez duena, edo Eusko Jaurlaritzako aginduak betetzen dituena.

Zer moduz eraman duzu alarma egoera? 
Uste baino hobeto egia esan, nik azkenean dendan lanean jarraitu dut, ahizparekin daukadan dendan, alimentazioa daukagunez,  behar berezietako bat izan da eta ez dugu inongo momentuan itxi. Orduan, ez da aldatu nire bizitza, okerrena asteburuak izan dira! Etxean pasa behar izan dudalako, eta entrenamenduetara ezin joan hori ere… gaizki, baina hori kenduta nahiko ondo! Errutina bat mantentzen saiatu naiz, goiz eta arratsaldeko lanera joaten, eta ez nengoenean lanean, ahal nuenetan etxean entrenatzen egon naiz.

Ezin izan duzu ‘normal’ entrenatu, zer moduz ikusten zara fisikoki? 
Fisikoki orain oso ondo nago, hala sentitzen naiz behintzat. Gero behar bada frontoira joan eta azkenean hori da la prueba de fuego, hor ikusiko nintzake ea benetan ondo nagoen edo ez. Hemen etxean egin ditudan ariketak izan dira indar ariketak, muskulaturako ariketa, baino adibidez, korrika enaiz ibili orain arte, beraz hori faltako zait seguruenik. Baina entrenamenduak ez ditut utzi, etxean ibili naiz ahal dudana egiten.
Orduan etxean egin dituzun ariketak nolakoak izan dira? 
Etxean, Instagrameko jarraitutako programa batzuk egin ditut, eta hauei esker mantentzen naiz ondo fisikoki, hilabetean 20 euro izan dira, entrenadore personal bati ordaintzen diozu, eta zuretzako tablak eta ariketak egokitzen dizkizu. Hau da, astean hiru-lau aldiz, zure entrenamendu fisiko bat egiten zizun.

Eta elikadurari dagokionez, zer moduz eraman duzu hau berrogeialdian? 
Inoiz baino hobeto, etxean egonda gehiago kontrolatu naiz, eta oso osasuntsu jan dut. Gosea ere gutxiago izan dut, azkenean ez dut lehen erretzen nuena erretzen. Lehen astean bost egunetan entrenatzen nuen, eta orain etxean ez dut horrenbeste jaten. Gainera ez dugu aukerarik izan etxetik kanpo jateko eta horrek asko egiten du. Orduan esan dezaket, alde horretatik asko zaindu naizela eta ondo eraman dudala elikadura kontua.

Zein dira orain entrenamenduekin hastean hartu behar dituzun neurriak? 
Ba pixkanaka hasi behar dut, entrenatzen hasten naizenean. Ezin dut hasi oso fuerte, azkenean enaiz entrenatu lehen egiten nuen moduan, eta lesioak ekar ditzake. Denbora daukat gainera, uda honetan ez direnez txapelketarik jokatuko, hartu behar diren neurriak dira hasieran bakarka entrenatzea, eta frontoian ere bakarrik egotea. Hasieran ordu erdi bat, hurrengo egunean 45 minutu, gero ordubete. Poliki baino aurrera.

Txapelketarik ez da egingo udan, nola hartu duzu hau? 
Lehen aipatu dudan moduan, ez naiz sekula horrenbeste denbora egon entenatu gabe, partiduak jokatu gabe. Faltan botako dudala badakit, jada faltan botatzen ditut, baina egoera honi  begiratuta behar bada erabaki egokia da txapelketena, momentu honetan gainera ez gaude prest txapelketa bat jokatzeko, ez gaude fisikoki % 100  ean. Uste dut, erabaki onena dela. Ea hau dena amaitzean posible dugun  txapelketekin hasi eta martxa hartzea!
Orduan esan daiteke, normalizazio batera heltzean edo, indar berrituta itzuliko zarela palara?
Bai, izugarrizko gogoekin nago, normaltasunera bueltatzeko gogoz nago, eta nik uste dut denbora edukiko dudala, noizbait entrenatzera joateko baimen hori edukitzen badut, indar berrituta bueltatuko naizela, gogo haundiz, ilusioz partiduak jokatzeko, entrenatzeko, eta herri ezberdinetako frontoietara joateko.

Ostegunean, Adunan izan zinen entrenatzen, zer moduz? 
Bai, oso gustora, hasiera batean pentsatzen nuen, ez nintzela ondo ibiliko, pentsatzen nuen ez nuela ondo erabiliko pala! Baina uste baino hobeto entrenatu nuen, peloteatzen ibili nintzen, bi pareta batzuk bota nituen… Hiru ordu laurdeneko entrenamendua izan zen azkenean eta sentsazio onekin itzuli nintzen etxera. Hala ere,  Adunan entrenatu nuen, eta ez  nire herrian. Beraz, esan dezaket, egoera honetan goi mailako kirolaria izateak ez didala ezertarako balio izan

Ane Ibañez egoera honetan lehenengo lerroan dagoen pilotaria

Denoi eragin digu Covid-19 delakoak. Baita pilotarioi ere. EPEko kideok bere horretan utzi behar izan dugu gure jarduna, gure partidak, gure entrenamenduak… Alta, ez digu pilotari guztioi berdin eragin, EPEko kide bati modu berezi batean eragin baitio: Ane Ibañezi. Ane palista da, trinketea du bere habitat, baina, azken asteotan, kirola utzi eta bere lanari sekula baino lotuago dago. Izan ere, Ane Ibañez erizaina da Txagorritxuko ospitalean. Orain arte trinketea eta ospitalea uztartzen bazituen ere, orain paleta utzi eta orratzari heldu dio, galtza zuriak kendu eta erizainaren uniformeari itsatsi zaio, maskarila bategatik aldatu ditu palan jokatzeko segurtasun betaurrekoak.

Azken egunotan komunikabideetan izan dugu Ane, erizain modura oraingoan. Hala ere, palista moduan ere azaldu izan da medioetan, palmares esanguratsuaren jabe baita. Anek, osasungintzako gainerako langileek bezala, pazientzia eskatu du, zentzuz jokatzea, norbere burua eta ingurukoak zaintzea, animoari eustea. Guk, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu, emandako guztiak ere gutxiegi izango direla jakinda. Egun hauetako txaloek zuretzat ere badira, Ane. Baina jarrai dezagun txaloka krisi hau gainditzen dugunean ere. Anegatik, eta gure osasuna eta bizitza zaintzen duten guztiengatik. Krisian eta krisitik kanpo. Orain eta gero.

https://zuzeu.eus/euskal-herria/ane-ibanez-txagorritxuko-erizaina/

EH Irekiko eta Eliteko Finalak Mallabian

Martxoaren 7an jokatu ziren lau mailetako partidak. Partida ederrak ikusteko aukera izan zen. EITBk grabatu zituen 1.maila eta Eliteko partidak. Laister argitaratuko dugu.

2020ko MARTXOAK 07
MALLABIA
3.mailan
INTXURRE 2 16 30 LARRUN
2.mailan
HERNANI 2 30 21 AIAKO
1.mailan
SU-BERRI 3 24 30 SU-BERRI2
ELITE
Murillo-Saez 30 26 IRAZUSTABARRENA-Mendizabal

HITZA-Abiadura handia eta kalitatea, palisten arteko partidan

Errenteria-Orereta. Martxoaren 8arekin bat egin da, pasa den igandean, emakumeen gomazko paleta partida jokatu zuten Agustina Otaola pilotalekuan. Partida bizia, abiadura handikoa eta maila altukoa igandekoa, Galdosek eta Mendizabalek Irazustabarrena eta Arrietaren aurka jokatu zutena; markagailua 24-30 gelditu zen, azkenean, bigarren bikotearen alde. Iturria OARSOALDEKO HITZA

Partiduko epailea: Anne Maiza. Pilotariak antolatzaileekin

Argazki gehiago ikusteko sakatu HEMEN.

Paleta saioa Martuteneko kartzelan

Donostiako kartzelan urtero pala txapelketa jokatzen da. Irabazleek Maider eta Patrirekin nahastuta jokatu dute gaur goizean. Palaz aritu dira fronteniseko pilotarekin. Kartzelako neskak ere partidua ikusten aritu dira eta geroago heurek ere paletan jokatzeko aukera izan dute. Patri eta Maider zinadurak, sariak banatzen… aritu dira.

Euskal Herria irekiko Finalaurdenak 2.mailan

Gasteizeko Abetxuko auzoan jokatu dira gaur arratsaldean EH Irekiko final laurdenak bigarren mailan. Maila honetan 18 talde aritu dira eta gaur txapelketa onena burutu duten 8 bikote aritu dira leian.

OROZKO 1 22 30 HERNANI 2
ELORRIO 30 18 SU-BERRI
AIAKO 30 22 LEA-IBARRA
OBERENA 30 22 ADURTZA 3

Finalaurdenetan oso maila orekatua dagoela ikusi zan final laurdenetan. Finalerdiak ALEGIan jokatuko dituzte datorren astean.

Eliteko 3.Jardunaldia Elorrion

 

EHPF antolatutako txapelketa hau Zaldibarko zabortegiko istripuaren ondorioz, segurtasun neurri gisa , gaurko jardunaldia Mallabian jokatu ordez, Elorrion izan da. Bi partidu ikusgarri eta biziak, teknikoki oso onak ikusi ahal izan ditugu.

GALDOS- ARRIETA 20-30 IRAZUSTABARRENA-RUIZ DE AZUA
ISASMENDI-MENDIZABAL 30-26 MURILLO-SAEZ

Otsailak 1etik martxoak 7ra bitarte jokatuko da Eliteko txapelketa. Partidu guztiak Mallabian izango dira. Zortzi bikotez osatutako txapelketa, baina bikoteak jardunaldiz aldatuko dira.
Lehenengo  fasean  bikoteak  aldatuz  joango  dira,  jardunaldiz  jardunaldi,  eta aurrelarien  eta  atzelarien  sailkapen  bana  egingo  da. 

 Jardunaldi  bakoitzean partida  irabazteagatik  lortutako  puntuak  aurrelariek  eta  atzelariek  irabaziko dituzte.

Azken  faseko  bikoteak  lehenengo  faseko  aurrelari  eta  atzelarien  sailkapenak kontuan hartuz antolatuko dira.

Erraketistak, bi gutxiago

Julita anoetarra eta Juanita eibartarra zendu dira egun gutxiren buruan Mexikon.
Artikulua GARAtik jaso dugu:
Raketistak Lehen eta Orain elkartetik jakinarazi digutenez, Juliana Ignacia Beraza Leibar Julita anoetarra eta Juana Lizarzaburu Egaña Juanita eibartarra hil berri dira egun gutxiren buruan, 93 eta 98 urterekin, biak Mexikon.
24 urtez profesional izan zen Julita anoetarra garai guztietako erraketista onenetarikotzat jo izan zuten bere garaian; zaleek ez zizkioten alferrik jarri «La Reina», «La Única» edo «La Venus Rubia» ezizenak.
Garaiko beste asko bezala, elizako atarian eman zituen lehen pilotakadak eta 13 urterekin Donostiako Gros pilotalekuan erraketa probatzeko aukera izan zuen, eta denak txunditu zituen. Debuterako gutxieneko adina 16 urte ziren arren, tranpa egin eta 14 urterekin egin zuen debuta Madrilen eta 16 urte bete zituenerako garaiko aurrelaririk onena bihurtu zen. Handik Amerikara egin zuen jauzi eta sekulako arrakasta izan zuen.
Juanita eibartarra erraketista izateko jaio zela esan daiteke. Astelenan jaio zen, gurasoek Katedrala administratzeko ardura zutelako eta familian ere asko zirelako erraketistak. Berak ere oso gazte egin zuen debuta Madrilen, 13 urterekin, errepublika garaian, eta erregimen frankistatik ihes egin behar izan zuen Simon Otaola senarrarekin.

EH Irekiko jardunaldia Anoetan

EH Irekia txapelketa EHPFak antolatzen ari da gomazko paletaz. Larunbatean 2.jardunaldia jokatu zen.

Anoetan, 2.mailako bi partidu eta 1.mailako beste bi jokatu ziren.

GORRIA     URDINA MAILA
ADURTZA 1 24 30 SU-BERRI 2
ADURTZA 3 13 30 HERNANI 2 2
ERREKALEOR 11 30 SU-BERRI 1 1
SU-BERRI 2 28 30 SU-BERRI 3 1