Erraketistak, bi gutxiago

Julita anoetarra eta Juanita eibartarra zendu dira egun gutxiren buruan Mexikon.
Artikulua GARAtik jaso dugu:
Raketistak Lehen eta Orain elkartetik jakinarazi digutenez, Juliana Ignacia Beraza Leibar Julita anoetarra eta Juana Lizarzaburu Egaña Juanita eibartarra hil berri dira egun gutxiren buruan, 93 eta 98 urterekin, biak Mexikon.
24 urtez profesional izan zen Julita anoetarra garai guztietako erraketista onenetarikotzat jo izan zuten bere garaian; zaleek ez zizkioten alferrik jarri «La Reina», «La Única» edo «La Venus Rubia» ezizenak.
Garaiko beste asko bezala, elizako atarian eman zituen lehen pilotakadak eta 13 urterekin Donostiako Gros pilotalekuan erraketa probatzeko aukera izan zuen, eta denak txunditu zituen. Debuterako gutxieneko adina 16 urte ziren arren, tranpa egin eta 14 urterekin egin zuen debuta Madrilen eta 16 urte bete zituenerako garaiko aurrelaririk onena bihurtu zen. Handik Amerikara egin zuen jauzi eta sekulako arrakasta izan zuen.
Juanita eibartarra erraketista izateko jaio zela esan daiteke. Astelenan jaio zen, gurasoek Katedrala administratzeko ardura zutelako eta familian ere asko zirelako erraketistak. Berak ere oso gazte egin zuen debuta Madrilen, 13 urterekin, errepublika garaian, eta erregimen frankistatik ihes egin behar izan zuen Simon Otaola senarrarekin.

EH Irekiko jardunaldia Anoetan

EH Irekia txapelketa EHPFak antolatzen ari da gomazko paletaz. Larunbatean 2.jardunaldia jokatu zen.

Anoetan, 2.mailako bi partidu eta 1.mailako beste bi jokatu ziren.

GORRIA     URDINA MAILA
ADURTZA 1 24 30 SU-BERRI 2
ADURTZA 3 13 30 HERNANI 2 2
ERREKALEOR 11 30 SU-BERRI 1 1
SU-BERRI 2 28 30 SU-BERRI 3 1

Mallabian Eliteko pala txapelketa abiatu da

Otsailak 1etik martxoak 7ra biate jokatuko da Eliteko txapelketa. Partidu guztiak Mallabian izango dira. Zortzi bikotez osatutako txapelketa, baina bikoteak jardunaldiz aldatuko dira.

  • Lehenengo  fasean  bikoteak  aldatuz  joango  dira,  jardunaldiz  jardunaldi,  eta aurrelarien  eta  atzelarien  sailkapen  bana  egingo  da. 
  •  Jardunaldi  bakoitzean partida  irabazteagatik  lortutako  puntuak  aurrelariek  eta  atzelariek  irabaziko dituzte.
  • Azken  faseko  bikoteak  lehenengo  faseko  aurrelari  eta  atzelarien  sailkapenak kontuan hartuz antolatuko dira.

1.Jardunaldiko emaitzak:

MALLABIA 2020ko Urtarrilaren 31a
 
Murillo-Ruiz de Azua 17 30 Irazustabarrena-Saez
Galdos-Mendizabal 30 18 Isasmendi-Arrieta

 

EPEko pilotariak txapeldunak GMGZ Kinieletan

Larruzko paletaz txapeldunak IRAZUSTABARRENA-ARAIZTEGI

Eskuz txapelduna ETXANIZ

Atzo abenduak 29 Getxon GMGZak antolatuta EPEko 6 pilotarik hartu zuten parte NESKEN I. GABON KINIELAn.

Larruzko pilotaz aritu ziran:

IRAZUSTABARRENA (Hernani)-ARAIZTEGI (Mallabia) 25

ISASMENDI (Gasteiz)MURGA (Amurrio) 10

FLAVIANO (Larrabetzu)-MENDIZABAL (Anoeta) 17

Eskuz:

ETXANIZ (Etxebarria) 22

ARRIZABALAGA (Munitibar) 20

ALDAI (Arratia) 08

EPEko pilotariak emakumezkoen torneo esanguratsuetan oso errendimendu onarekin

2019-20 denboraldi hasiera honetan, neska pilotariak mutilen antzera beraien probintzietako txapelketak jokatzen ari dira; hala nola elkarteen arteko Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiako edota Nafarroako txapelketak, paletaz zein eskuz (egiten den probintzian). Txapelketa guzti hauetan EPEko pilotarien presentzia nabaria izaten ari da eta azken faseetara asko iritsi dira.

Lehiaketa hauetaz gain, beste torneo pribatu batzuk ere antolatzen dira neskentzat, bai eskuz eta bai palaz. Hauen artean esanguratsuenak direnetan EPEko pilotarien joko maila ona aipagarria izaten ari da.

Pasa den astelehenean aurkeztu zen Andrazkoen Larruzko Paletako II. Bizkaia Torneoa Bilbon. Guztira, maila altuenetakoa duten 8 pilotarik parte hartuko dute, lau bikotez osaturiko multzo bakar batean. Joaneko ligaxka baten ondoren, lehenengo bi sailkatuak finala jokatuko dute. Aipatu, 8 pilotari hauek EPEko kideak direla eta Euskal Erkidegoko probintzietakoak. Paleta larruz jokatzea ez da oso ohikoa nesketan baina Arabako neska federatuei ematen diete jokamolde honetan mutilekin aritzeko aukera. Bizkaian berriz saioren bat egin izan dute batzuk eta Gipuzkoan berriz zuzenean gomazko paletarekin ondoen aritzen diren pilotariak hartu dira eta jokamolde hau praktikatzen hasi dira. Ondorioz, neskak larruzko paletan oraindik beraien mailarik onenera iritsi ez diren arren, dagoeneko oso ondo moldatzen ari dira eta Bizkaia Torneoan ikuskizun polita ematea espero da. EPEko pilotari hauen nahia hauxe da, jokamolde berrira ahalik eta ondoen moldatu eta espektakulu polit zein ezberdina emanez partida onak egitea. Torneo hau abenduaren 13, 20, 27 eta urtarrilaren 4an jokatuko da. Lehenengo jardunaldia Larrabetzun eta beste guztiak Bizkaia frontoian. Finala ETB-k eskainiko du zuzenean.

Eta bestetik, egun bisibilidade eta garrantzia mediatiko gehien duen Master Cup txapelketaren inguruan esan, aurtengoan 4 maila ezberdindu direla eta igande honetan bi maila nagusienetako finalak jokatuko direla Barakaldon, eguerdiko 12:00etan (ETB1-ean zuzenean). Emakume Pilotarien Elkartetik oso oso pozik gaude bi finaletako protagonistak EPEko kideak direlako. Honek argi uzten du besteak beste zein mailatako pilotariak ditugun gure elkartearen barnean.

Alde batetik, toke erdiko finalean elkarte berdinekoak (Anoetako Su-Berri elkartea) diren bi pilotari arituko da nor baino nor: Miren Larrarte bidaniarra eta Miriam Arrillaga zubietarra.

Eta 1. mailako final handian partida handia ikusteko aukera izango da, izan ere oso oso maila oneko bi pilotari arituko baitira elkarren aurka. Bata zein bestea 4 1/2ko txapeldunak izan dira aurreko edizioetan. Leire Etxanizek 2017koa irabazi zuen eta Patri Espinarrek berriz 2018koa. Aurrez aurre bi bizkaitar, bata Etxabarrikoa (Leire) eta bestea Usansolokoa (Patri, nahiz eta honek urteak daramatzan

Gipuzkoan bizitzen). Leire eta Patri gaur egun eskuz jokatzen duten pilotarien artetik onenak direla esango genuke. Nahiz eta bi hauek txapelketa pilota

goxoarekin jokatu duten, toke erdikoarekin jokatzeko ez lukete arazo handiegirik izango. Eskuak egin, entrenatu eta ziur punta puntako pilotariak izango liratekeela toke erdiko pilotarekin ere.

Emakumezkoen eskuzko final handi honetan ikuskizuna ziurtatua dago hasiera batean eta espero dugu ikusleek disfrutatzea, pilotariek euren maila ematea eta emakumezkoen pilotak gizarte honetan lekutxo bat baduela erakustea.

 

Larruzko pilotako II.Bizkaia Torneoa

Lau bikotez osatutako txapelketa izango da. Finala EITBn emango da. Abenduaren 13an hasi eta Urtarrilaren 4ean amaituko da.

Partaideak, guztiak EPEko pilotariak:

Leire Galdos(GI)-Leire Etxaniz(BI)

Ane Isasmendi(AR)-Laura Saez(AR)

Amaia Irazustabarrena(GI)-Amaia Araiztegi(BI)

Anne Maiza(GI)-Maider Mendizabal(GI)

bizkaia.eus ean irakurri daiteke gazteleraz.