2002. Trinketeko Munduko txapelketako finala.

2002. Iruñako Mendillorri trinketea lepo. Paleta argentinarra modalitateko Munduko Txapelketako finalak jokoan: Espainia-Frantzia.
Maider Mendizabalek aurrelari moduan jokatzeko entrenatu zuen, baina sailkapen faseetan Maite Ruiz de Larramendik begi ondoan hartutako pilotakadaren ondorioz, finalaurrekoan bera ordezkatu behar izan zuen, atzelari moduan. Muneta eta Mendizabal finalaurreko partida nagusintasunez irabazi zuten Arjentinako bikote teknikoaren aurka 30-16 emaitza lortuta final handirako sailkatu ziren.

Finala frantziarren kontra jokatzen ari ziren, 12-21 galtzen ari zirala, 23ko berdinketa lortu ta gero aurrea jo zuten. Partidaren azken txanpan, etxekoak 29-28 irabazten zihoazela aurrelari frantziarrari gerrikoa erori (berak kendu zuen lurrera botaz) zitzaion eta Susana Munetak gerrikoa alde batera baztertu zuen inork irrist egin ez zezan. Tantua gerarazi egin zuen epaileak, eta denek buelta emango zutela uste bazuten ere, frantziarren aldeko tantua zela erabaki zuen. Publikoa garrasika. Hamar minutu luzez «manos arriba, esto es un atraco» oihuka, jendea haserre bizian. Jokalariak ere bai. Iskanbila haren erdian eta 29ko berdinketarekin, teilatuan barrena zihoan pilota ez zuen bueltatzerik izan Mendizabalek, eta finala galdu zuten.
Epailearen gehiegizko zuzentasunak eta jokalari batek intentzio onenarekin egindako ekintzak finala guztiz aldatu zuen, Muneta-Mendizabal ametsa betetzetik gertu utzi araziz.