EPE Emakume Pilotarien Elkartea da. Euskal Herriko 70 emakume pilotari federatu inguru ( Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako klubetan ) biltzen dituen erakundea da, eta palistez eta eskuzko pilotariez osatuta dago. Etorkizunean, zesta eta beste jokamoldeak ere sartzeko asmoa dugu.

EPEren HELBURUAK HONAKOAK DIRA:
Emakumeon pilota bultzatzea, gestionatzea, erregulatzea eta egituratzea.

Gizartearentzat ikustezin diren jokamoldeak plazaratu eta ezagutarazi, besteak beste, gomazko paleta ezker horman, paleta argentinarra trinketean.
Guk izan nahi dugu emakumeon pilotaren erreferenteak, gu izanik bertako eredu.

Harremanetarako: info@epe.eus

Facebook -en jarrai gaitzazu