EHPF antolatutako txapelketa hau Zaldibarko zabortegiko istripuaren ondorioz, segurtasun neurri gisa , gaurko jardunaldia Mallabian jokatu ordez, Elorrion izan da. Bi partidu ikusgarri eta biziak, teknikoki oso onak ikusi ahal izan ditugu.


Otsailak 1etik martxoak 7ra bitarte jokatuko da Eliteko txapelketa. Partidu guztiak Mallabian izango dira. Zortzi bikotez osatutako txapelketa, baina bikoteak jardunaldiz aldatuko dira.
Lehenengo fasean bikoteak aldatuz joango dira, jardunaldiz jardunaldi, eta aurrelarien eta atzelarien sailkapen bana egingo da.
Jardunaldi bakoitzean partida irabazteagatik lortutako puntuak aurrelariek eta atzelariek irabaziko dituzte.
Azken faseko bikoteak lehenengo faseko aurrelari eta atzelarien sailkapenak kontuan hartuz antolatuko dira.