EUSKAL PILOTA SELEKZIOA vs VALENTZIAR PILOTA SELEKZIOA OIARTZUNEN

Joan dan asteburuan Oiartzungo Madalensoro Plazan Euskal Pilota Selekzioak Valentziar selekzioaren aurka jokatu du Llargues, Joko Internazionala, Wall-Ball eta Pasaka espezialitateetan.

Larunbata egun guztian eta igande goizean lagun arteko txapelketa jokatu zuten Euskal Pilota Selekzioak eta Valentziar Pilota Selekzioak. Emakumezko eta Gizonezkoetan aritu ziran Llargues, Joko Internazionala, Wall-Ball eta Pasakan.

Topaketa horen helburua izan da:

  • Bi federazioen arteko harremanak are gehiago sendotzea.
  • Llargues-eko, Joko Internazionaleko, Wall-Balle-eko eta Pasakako espezialitateetako gizonezko eta emakumezko txapelketa bat jokatzea.
  • Kepa Arroitajauregi Egaña, EEPF-ko presidente orde eta CIJB-ko Zuzendaritza Batzordeko kidea zenari omenaldia egitea.

EPEko hiru kidek izan dute aukera bertan parte hartzeko; Suberri elkarteko Miren Larrarte eta Leire Galdos eta Plaza emakumeak elkarteko Alaitz Badiola

Valentziako komunikabideetan.

Por EPE