Orozkon aurkeztu zen atzoko egunez, abuztuaren 30ean, Orozko Kup Txapelketa. Paleta gomaz jokatuko den txapelketa izango da. Orozkoko pilota klubak laguntza eskatu zion EPE elkarteari txapelketa hau modu txukun eta arduratsuan antolatzeko. Horrela bada, udal ordezkariekin batera, EPEko kideak ere izan ziren aurkezpenean. Gainera, EPEko hainbat palistek, 1.mailako jokalariak den denak, parte hartuko dute txapelketa horretan. Hartara, Orozkoko klubeko pilotariek aukera izango dute maila altuko bikoteekin jokatzeko, honela, motibazioa eta aurrera egiteko indarra lortuz.

Zortzi bikotek jokatuko dute txapelketa, eta EPEko aditu talde batek bikote orekatuak sortzeko ahaleginak egin ditu, ahalik eta txapelketarik borrokatuena eta entretenituena izan dadin. Honakoak dira zortzi bikoteak, eta zozketaren arabera erabakitako partiduak:

Aroa Torres – Leire Etxaniz // Leire Galdos – Andere Canales

Maite Lejonagoitia – Ane Aldama / /Naroa Saez – Maider Mendizabal

Udane Iturbe – Miriam Arrillaga // Olatz Zulaika – Ane Villanueva

Uxue Agirresarobe – Irati Saez // Irati Igoa – Nerea Isusi

Por EPE

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial