Larunbatean, irailaren 11an, Hernaniko kiroldegian egin zen  Emakume Pilotarien Elkartearen (EPE) urteko batzar nagusia. Beste gairen artean, aurrera begirako erronken gaineko hausnarketa eta erabakiak hartu ziren. Aurreko bi urteetan Azkoitian eta Azpeitian egin dira bilerok, eta bertan hartutako erabakietatik proiekturen bat edo beste aurrera ateratzen saiatu da EPE. Hala ere, pandemiak ez du batere lagundu, eta egoera horretan ahal zen moduan moldatu behar izan du elkarteak. Dena dela, aurrera begirako proiektuekin segitzeko asmoa du EPEk

Por EPE

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial