Gaur Irailak 24 arratsaldeko 19:00 etan Maider Mendizabalek Emakume pilotariei buruzko historia azalduko du.

Bihar berriz, ekitaldiz betetako goiza izango da Jostaldi pilotalekuan. Hondarribiko eskola umeek parte hartuko dute saio praktikoetan jolasen bidez frontoian ondo pasatzeko aukera izanda. Ondoren Eliteko pilotarien partida bat jokatuko da eta azkenik “Bixi-bixi” txapelketako finalistak eliteko pilotariekin nahastuta 12 tanturako kiniela jokatuko dute. Bertaratutakoek apustuak egiteko aukera izango dute.

Por EPE

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial