Orozkoko txapelketa iritsi da amaierara, Maider Mendizabal eta Naroa Saez izan ziren txapeldun. Hasieratik nagusitu ziren, amaiera estua izan arren gehiago izan ziren partida osoan. Azpitxapeldunak Udane Iturbe eta Miriam Arrillaga.
Lehen partidan, Leire Etxaniz eta Aroa Torresek irabazi zuten Uxue Agirresarobe eta Irati Saezen aurka. Zorionak denei!
Gure eskerrik beroenak Orozko herriari eta bertako Olgetan klubari txapelketa zoragarri hau antolatzeagatik!