2021.urteko Sakano GURE PILOTA txapelketa martxan da berriro ere. Aurtengo edizioa bi mailatan banatuko da, elite mailan eta 1.mailan. Mailaketa honek argi erakusten du, beste behin ere, emakume palistek duten kalitatea. GURE PILOTA elkarteak aspalditik antolatzen du Euskal Herriko pilotari onenek parte hartzen duen txapelketa hau, tamalez, laguntza gutxi jasotzen dutela diote eta Nafarroan beraiek bakarrik daudela.

Pilotarien artean EPEko hainbat kide daude, eta horregatik EPEk kolaborazio zuzena izan du txapelketa antolatzeko orduan. Modu honetan, ikusgarritasuna ematen zaio Emakume Pilotarien Elkarteari, eta txapelketan parte hartuko duten gaztetxoei gonbita egiten zaie elkartearen parte izan daitezen.

Hauek izango dira elite mailako sei bikoteak, bi multzotan banatuta:

A multzoa:

  • Irati Saragueta – Ariane Arrieta
  • Maider Ardanaz – Miriam Arrillaga
  • Uxue Murillo – Itsaso Erasun

B multzoa:

  • Amaia Espinal – Maider Mendizabal
  • Leire Galdos – Maider Huizi
  • Amaia Irazustabarrena – Irati Igoa

1.mailako bikoteak, aldiz, hauek izango dira, bi multzotan banatuta:

A multzoa:

  • Maider Saralegi – Ane Kerejeta
  • Uxue Agirresarobe – Olaia Eizagirre
  • Olatz Zulaika – Naroa Otxoa
  • Enara Mazizior – Izar Parot

B multzoa:

  • Saioa Berakoetxea – Paula Gorostiaga
  • Miren Errea – Maitane Villanueva
  • Nahia Eizmendi – Andrea Lusarreta

Elite mailako bikoteek igande goizetan jokatuko dituzte dagozkien partiduak, goizeko 11etatik aurrera. 1.mailakoek, aldiz, larunbat arratsaldetan edo igande goizetan. Partidak Etxarri Aranatzen edo Altsasun jokatuko dira.

Jardunaldien egutegia honakoa izango da:

  • 1.jardunaldia: azaroak 27-28

  • 2.jardunaldia: abenduak 4-5

  • 3.jardunaldia: abenduak 11-12

  • Finalerdia: abenduak 18-19

  • Finala: abenduak 26

Txapelketa guztian zehar federazioak indarrean duen araudia aplikatuko da.

Por EPE

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial