Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta hernaniarrek, igandean (azaroak 21) Hernanin, neska nagusien lehenengo mailako finala jokatu eta 27-30 galdu zuten, Su Berriko Leire Galdosen eta Maider Mendizabalen kontra. Frontoian izugarrizko giroa zegoela, Su Berrikoen sendotasunari eutsi ezinik aritu ziren hernaniarrak, uneoro markagailuan atzetik. 26na berdintzea lortu zuten, baina gehiago izan ziren kontrarioak, azkeneko zatian. Mendizabal nagusi izan zen atzean, eta aukera gutxi izan zituzten hernaniarrek, tantoak bukatzeko. Edonola ere, tanto ikusgarriak lortu zituzten bi aurrelariek.

 

Por EPE

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial