Ikaragarrizko hotzarekin ( 3º gutxi-gora behera) jokatu dira garu arratsaldean Etxarri Aranatzen elite mailako finalerdiak. Aurreneko partiduan hainbat berdinketa egon dira baina beti aurretik joan dira Galdos-Huizi. Azkeneko berdinketa ondoren ordea Murillo-Erasunek lortu dute partidua irabaztea. Bigarren partiduan Irazustabarrena-Igoa beti aurretik joan dira. Finala datorren igandean, Abenduaren 26ean jokatuko da.