Jaialdi ederra Ordizian!  apirilaren 20ean artzai eguneko ekitaldietan. Maila handiko bi partidu eder jokatu zituzten sei pilotariek!! 👏🏻👏🏻 partiduak estuak eta politak izan ziren, bertako jendea ere oso gustura atera zen bertatik.
Bixita berezi bat ere izan genuen, “Biba zuek” saiotik gerturatu ziren Amaia Irazustabarrena eta Miriam Arrillaga elkarrizketatzera!
Eskuz Itsaso Erasun eta Miren Larrarte aritu ziran 4,30 barruan. Partidu estu estu joan zan eta ia bukaera arte Itsaso joan zen aurretik. Mirenek ordea, etsi gabe lanean segitu zuen eta garaipena berea izan zan.
Paleta gomaz, Amaia Irazustabarrena eta Maiderr Huizi gorriz eta Leire Galdos eta Miriam Arrillaga urdinez aritu ziran. Hamabost tanturarte markagailua alde batera eta bestera joan zan, berdinketa ugari lortuz, azkenerako Miriamel turboa jarri zuen martxan eta garaipena urdinaren alde izan zan.

Por EPE