EPEko pilotariak txapeldunak GMGZ Kinieletan

Larruzko paletaz txapeldunak IRAZUSTABARRENA-ARAIZTEGI

Eskuz txapelduna ETXANIZ

Atzo abenduak 29 Getxon GMGZak antolatuta EPEko 6 pilotarik hartu zuten parte NESKEN I. GABON KINIELAn.

Larruzko pilotaz aritu ziran:

IRAZUSTABARRENA (Hernani)-ARAIZTEGI (Mallabia) 25

ISASMENDI (Gasteiz)MURGA (Amurrio) 10

FLAVIANO (Larrabetzu)-MENDIZABAL (Anoeta) 17

Eskuz:

ETXANIZ (Etxebarria) 22

ARRIZABALAGA (Munitibar) 20

ALDAI (Arratia) 08

EPEko pilotariak emakumezkoen torneo esanguratsuetan oso errendimendu onarekin

2019-20 denboraldi hasiera honetan, neska pilotariak mutilen antzera beraien probintzietako txapelketak jokatzen ari dira; hala nola elkarteen arteko Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiako edota Nafarroako txapelketak, paletaz zein eskuz (egiten den probintzian). Txapelketa guzti hauetan EPEko pilotarien presentzia nabaria izaten ari da eta azken faseetara asko iritsi dira.

Lehiaketa hauetaz gain, beste torneo pribatu batzuk ere antolatzen dira neskentzat, bai eskuz eta bai palaz. Hauen artean esanguratsuenak direnetan EPEko pilotarien joko maila ona aipagarria izaten ari da.

Pasa den astelehenean aurkeztu zen Andrazkoen Larruzko Paletako II. Bizkaia Torneoa Bilbon. Guztira, maila altuenetakoa duten 8 pilotarik parte hartuko dute, lau bikotez osaturiko multzo bakar batean. Joaneko ligaxka baten ondoren, lehenengo bi sailkatuak finala jokatuko dute. Aipatu, 8 pilotari hauek EPEko kideak direla eta Euskal Erkidegoko probintzietakoak. Paleta larruz jokatzea ez da oso ohikoa nesketan baina Arabako neska federatuei ematen diete jokamolde honetan mutilekin aritzeko aukera. Bizkaian berriz saioren bat egin izan dute batzuk eta Gipuzkoan berriz zuzenean gomazko paletarekin ondoen aritzen diren pilotariak hartu dira eta jokamolde hau praktikatzen hasi dira. Ondorioz, neskak larruzko paletan oraindik beraien mailarik onenera iritsi ez diren arren, dagoeneko oso ondo moldatzen ari dira eta Bizkaia Torneoan ikuskizun polita ematea espero da. EPEko pilotari hauen nahia hauxe da, jokamolde berrira ahalik eta ondoen moldatu eta espektakulu polit zein ezberdina emanez partida onak egitea. Torneo hau abenduaren 13, 20, 27 eta urtarrilaren 4an jokatuko da. Lehenengo jardunaldia Larrabetzun eta beste guztiak Bizkaia frontoian. Finala ETB-k eskainiko du zuzenean.

Eta bestetik, egun bisibilidade eta garrantzia mediatiko gehien duen Master Cup txapelketaren inguruan esan, aurtengoan 4 maila ezberdindu direla eta igande honetan bi maila nagusienetako finalak jokatuko direla Barakaldon, eguerdiko 12:00etan (ETB1-ean zuzenean). Emakume Pilotarien Elkartetik oso oso pozik gaude bi finaletako protagonistak EPEko kideak direlako. Honek argi uzten du besteak beste zein mailatako pilotariak ditugun gure elkartearen barnean.

Alde batetik, toke erdiko finalean elkarte berdinekoak (Anoetako Su-Berri elkartea) diren bi pilotari arituko da nor baino nor: Miren Larrarte bidaniarra eta Miriam Arrillaga zubietarra.

Eta 1. mailako final handian partida handia ikusteko aukera izango da, izan ere oso oso maila oneko bi pilotari arituko baitira elkarren aurka. Bata zein bestea 4 1/2ko txapeldunak izan dira aurreko edizioetan. Leire Etxanizek 2017koa irabazi zuen eta Patri Espinarrek berriz 2018koa. Aurrez aurre bi bizkaitar, bata Etxabarrikoa (Leire) eta bestea Usansolokoa (Patri, nahiz eta honek urteak daramatzan

Gipuzkoan bizitzen). Leire eta Patri gaur egun eskuz jokatzen duten pilotarien artetik onenak direla esango genuke. Nahiz eta bi hauek txapelketa pilota

goxoarekin jokatu duten, toke erdikoarekin jokatzeko ez lukete arazo handiegirik izango. Eskuak egin, entrenatu eta ziur punta puntako pilotariak izango liratekeela toke erdiko pilotarekin ere.

Emakumezkoen eskuzko final handi honetan ikuskizuna ziurtatua dago hasiera batean eta espero dugu ikusleek disfrutatzea, pilotariek euren maila ematea eta emakumezkoen pilotak gizarte honetan lekutxo bat baduela erakustea.

 

San Agustin Jaiak Berrobin

Herriko pilotalekuan 4 partida jakatu ziran: benjaminak, alebinak, eskuz neskak eta eskuz mutilak.

Nagore Aramendi -Irati Otaegi 12-22 ane Arteaga-Nora Mendizabal

Iratik asko sufritu zuen eskuetatik eta partidu erdian Nagore pasa zan atzean jokatzera. Ordutik aurrera partidua hobetuz joan zan baina ezin harrapatu bikote gorriari. Nora eta Anek oso errex jokatu zuten.

Argazki gehiago HEMEN

Amezketako Jaiak

Amezketako jaietan 2. mailako eskuko partidua jokatu zuten Maite Tolosa bertakoa Oihana Orbegozorekin Ane Arteaga eta Irati Igoaren aurka. Emaitza

GORRIAK 22-14 URDINAK.

Argazki Gehiago HEMEN