EPEko pilotariak emakumezkoen torneo esanguratsuetan oso errendimendu onarekin

2019-20 denboraldi hasiera honetan, neska pilotariak mutilen antzera beraien probintzietako txapelketak jokatzen ari dira; hala nola elkarteen arteko Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiako edota Nafarroako txapelketak, paletaz zein eskuz (egiten den probintzian). Txapelketa guzti hauetan EPEko pilotarien presentzia nabaria izaten ari da eta azken faseetara asko iritsi dira.

Lehiaketa hauetaz gain, beste torneo pribatu batzuk ere antolatzen dira neskentzat, bai eskuz eta bai palaz. Hauen artean esanguratsuenak direnetan EPEko pilotarien joko maila ona aipagarria izaten ari da.

Pasa den astelehenean aurkeztu zen Andrazkoen Larruzko Paletako II. Bizkaia Torneoa Bilbon. Guztira, maila altuenetakoa duten 8 pilotarik parte hartuko dute, lau bikotez osaturiko multzo bakar batean. Joaneko ligaxka baten ondoren, lehenengo bi sailkatuak finala jokatuko dute. Aipatu, 8 pilotari hauek EPEko kideak direla eta Euskal Erkidegoko probintzietakoak. Paleta larruz jokatzea ez da oso ohikoa nesketan baina Arabako neska federatuei ematen diete jokamolde honetan mutilekin aritzeko aukera. Bizkaian berriz saioren bat egin izan dute batzuk eta Gipuzkoan berriz zuzenean gomazko paletarekin ondoen aritzen diren pilotariak hartu dira eta jokamolde hau praktikatzen hasi dira. Ondorioz, neskak larruzko paletan oraindik beraien mailarik onenera iritsi ez diren arren, dagoeneko oso ondo moldatzen ari dira eta Bizkaia Torneoan ikuskizun polita ematea espero da. EPEko pilotari hauen nahia hauxe da, jokamolde berrira ahalik eta ondoen moldatu eta espektakulu polit zein ezberdina emanez partida onak egitea. Torneo hau abenduaren 13, 20, 27 eta urtarrilaren 4an jokatuko da. Lehenengo jardunaldia Larrabetzun eta beste guztiak Bizkaia frontoian. Finala ETB-k eskainiko du zuzenean.

Eta bestetik, egun bisibilidade eta garrantzia mediatiko gehien duen Master Cup txapelketaren inguruan esan, aurtengoan 4 maila ezberdindu direla eta igande honetan bi maila nagusienetako finalak jokatuko direla Barakaldon, eguerdiko 12:00etan (ETB1-ean zuzenean). Emakume Pilotarien Elkartetik oso oso pozik gaude bi finaletako protagonistak EPEko kideak direlako. Honek argi uzten du besteak beste zein mailatako pilotariak ditugun gure elkartearen barnean.

Alde batetik, toke erdiko finalean elkarte berdinekoak (Anoetako Su-Berri elkartea) diren bi pilotari arituko da nor baino nor: Miren Larrarte bidaniarra eta Miriam Arrillaga zubietarra.

Eta 1. mailako final handian partida handia ikusteko aukera izango da, izan ere oso oso maila oneko bi pilotari arituko baitira elkarren aurka. Bata zein bestea 4 1/2ko txapeldunak izan dira aurreko edizioetan. Leire Etxanizek 2017koa irabazi zuen eta Patri Espinarrek berriz 2018koa. Aurrez aurre bi bizkaitar, bata Etxabarrikoa (Leire) eta bestea Usansolokoa (Patri, nahiz eta honek urteak daramatzan

Gipuzkoan bizitzen). Leire eta Patri gaur egun eskuz jokatzen duten pilotarien artetik onenak direla esango genuke. Nahiz eta bi hauek txapelketa pilota

goxoarekin jokatu duten, toke erdikoarekin jokatzeko ez lukete arazo handiegirik izango. Eskuak egin, entrenatu eta ziur punta puntako pilotariak izango liratekeela toke erdiko pilotarekin ere.

Emakumezkoen eskuzko final handi honetan ikuskizuna ziurtatua dago hasiera batean eta espero dugu ikusleek disfrutatzea, pilotariek euren maila ematea eta emakumezkoen pilotak gizarte honetan lekutxo bat baduela erakustea.

 

Larruzko pilotako II.Bizkaia Torneoa

Lau bikotez osatutako txapelketa izango da. Finala EITBn emango da. Abenduaren 13an hasi eta Urtarrilaren 4ean amaituko da.

Partaideak, guztiak EPEko pilotariak:

Leire Galdos(GI)-Leire Etxaniz(BI)

Ane Isasmendi(AR)-Laura Saez(AR)

Amaia Irazustabarrena(GI)-Amaia Araiztegi(BI)

Anne Maiza(GI)-Maider Mendizabal(GI)

bizkaia.eus ean irakurri daiteke gazteleraz.

 

 

Donostia Hiriako finalak Atanon

San Roke egunean jokatu ziran Donostia Hiria, Master InfromazioKirol Txartela, txapelketako finalak paleta larruz. Hiru partidu jokatu ziran, mutil jubenilak, neska nagusiak eta mutil nagusiak. Gloria Agirre, “Txikita de Aizarna” raketista profesionala izandakoak banatu zituen sariak. Bestalde, palari bultzada ematen aritzen diren hamar laguni oroigarri bana eskeini zieten pala inguruan egindako lana eskertzeko.

Lau neskak EPEko partaideak dira.

Irazustabarrena-Erasun 3–2 Galdos-Huizi

 

Argazki gehiago HEMEN

Informazio gehiago HEMEN irakurri daiteke

Partidua EITBk eskeini zuen

Emakume kirolarien berdintasunagatik pala partidua Goizuetan

Ostegunean, abuztuak 8an, iritsi zen Goizuetara Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa. Aldarrikapen bikoitza egiteko ere aprobetxatu zuten, eta Tafallarako laguntza biltzek.
Ofizialtasunaren aldeko eskariarekin bat egiteaz gain, Goizuetako Kirolean Berdintasunez lan ildoari jarraituz, herriko eskolaren ondoan egindako murala aurkezteko aprobetxatu zuten; emakumea eta kirola irudikatzen dira bertan. Era berean, ondoren, Emakume Pilotarien Elkarteak antolatutako pala partiduarekin gozatzeko aukera izan zen.

Berdinduta ari tu ziren hasieratik, eta jokaldi ederrekin gozatzeko aukera izan zen. Mendi martxako parte hartzaileak gogotsu aritu ziren animatzen, oso nekatuta egon arren, etapa gogorra izan baitzen Sunbillatik Goizuetarakoa.

Argazki gehiago HEMEN

Gasteizen Blusen eta Nesken egunean

Gasteizek Blusen eta Nesken eguna ospatzen du uztailaren 25ean. Egun batzuk beranduago, abuztuaren 4ean, hasiko diren Andre Maria Zuriaren ohorezko jai nagusien atarikoa da. Egitaraua zabala da: nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka, herri kirolak, musika, etab. Pilotan EPEko honako pilotariak jokatu zuten Ogetan:

1. mailako 2 pilotari (Isasmendi eta Laura), 1-2 mailako Irati Ruiz de Azua eta 2. mailako Iradi . Partidu politak Blusa eta Nesken egunean. Giro polita izan zen Ogetan

Argazki gehiago HEMEN