Laguntzailea

Emakume Pilotarien Elkarteko (EPE) laguntzailea izan nahi dut.

EPE emakumeen pilota sustatu eta oinarri sendo bat eratzeko helburua duen pilotarien elkarte bat da. Pilotari federatuz osatuta dago, eta pilotari horiek hainbat modalitatetan parte hartzen dute. Izan ere, EPEk pilotaren modalitate guztiak bildu nahi ditu bere baitan, guztiak hauspotu nahi ditu, eta horietan emakumeek duten presentzia areagotu eta baldintzak hobetu nahi ditu. Horretarako, federazioekin, udalekin, aldundiekin eta hainbat pilota klubekin ari da elkarlanean, emakumeen pilota modalitate anitzak ezagutarazi eta erreferenteak sortu nahian.
Bide honetan, baina, hainbat gastu ekonomikori aurre egin behar dio elkarteak, eta horretarako proiektu honetan sinesten duten pertsonen laguntza eskatzen du.
Zuk ere edozein pilota-modalitatetan emakumeen presentzia areagotzea nahi baduzu, eta oinarriak (pilota eskolak, eta eskola-kirola) sendotu behar direla uste baduzu, EPEri laguntzea asko eskertzen dizugu. Izan ere, EPEri laguntzen diozun aldiro emakumezkoen pilotaren alde egiten ari zara, modalitate ezberdinak ikusarazten eta maila guztietako emakume pilotarien baldintzak hobetzen.

Trukean, geu ere zuen laguntza eskertzekotan gaude. EPE-laguntzaile direnen artean aldian behingo zozketak egingo ditugu, gure jaialdietara gonbidatuak izango zarete eta momentuko pilotaririk onenekin egoteko aukerak izango dituzue.

Idatzi info@epe.eus helbidera ingormazio gehiago jasotzeko.

Para más información escribe a info@epe.eus

———————————————————————————————————————————————————————————————————-

Bazkide Laguntzailea izateko bete hemen datuak.