Miren Larrarte Gipuzkoako txapelduna lauterdian eskuz

Donostian. Ibaetako frontoiak jokatu ziren bi partidak 19:00etan hasita, jubenilak lehenik, eta nagusiak ondoren.

Eskuz banaka lau t’erdian, emakumezkoak, nagusiak:
IZURUN-Arrate Bergara  20-22  SU-BERRI-Miren Larrarte.

Partidu gogorra jokatu zuten biak. Miren Larrartek haseran asmatu zuen baina gero akats tonto batzuen ondoren Arratek aurrea hartu zion 20 tanturarte.

Suberri Gipuzkoako kluben arteko txapelduna trinketean

Irurako Ametsa trinketean jokatu da Gipuzkoako elkarteen arteko trinkete txapelketa. Partiduaren emaitza  SUBERRI 30-20 HERNANI.  

 Leire Galdos oiartzuarra eta Maider Mendizabal anoetarra, biak ala biak Su-Berri klubeko pilotariak, izan ziren garaile, eta beste txapel bat gehitu zioten haien palmaresari. Galdos gaztea eta Mendizabal beteranoa, ibilbide luzeko pilotaria azkena, ibilbide luzea aurreikusten zaion pilotaria bestea.
Txapeldun izateak Gipuzkoako selekzioarekin jokatzeko txartela eman die, eta Nafarroaren kontra neurtuko dituzte indarrak.
Galdos eta Mendizabal, klub berekoak izateaz gain, EPE elkarteko kide ere badira.