2002. Trinketeko Munduko txapelketako finala.

2002. Iruñako Mendillorri trinketea lepo. Paleta argentinarra modalitateko Munduko Txapelketako finalak jokoan: Espainia-Frantzia.
Maider Mendizabalek aurrelari moduan jokatzeko entrenatu zuen, baina sailkapen faseetan Maite Ruiz de Larramendik begi ondoan hartutako pilotakadaren ondorioz, finalaurrekoan bera ordezkatu behar izan zuen, atzelari moduan. Muneta eta Mendizabal finalaurreko partida nagusintasunez irabazi zuten Arjentinako bikote teknikoaren aurka 30-16 emaitza lortuta final handirako sailkatu ziren.

Finala frantziarren kontra jokatzen ari ziren, 12-21 galtzen ari zirala, 23ko berdinketa lortu ta gero aurrea jo zuten. Partidaren azken txanpan, etxekoak 29-28 irabazten zihoazela aurrelari frantziarrari gerrikoa erori (berak kendu zuen lurrera botaz) zitzaion eta Susana Munetak gerrikoa alde batera baztertu zuen inork irrist egin ez zezan. Tantua gerarazi egin zuen epaileak, eta denek buelta emango zutela uste bazuten ere, frantziarren aldeko tantua zela erabaki zuen. Publikoa garrasika. Hamar minutu luzez “manos arriba, esto es un atraco” oihuka, jendea haserre bizian. Jokalariak ere bai. Iskanbila haren erdian eta 29ko berdinketarekin, teilatuan barrena zihoan pilota ez zuen bueltatzerik izan Mendizabalek, eta finala galdu zuten.
Epailearen gehiegizko zuzentasunak eta jokalari batek intentzio onenarekin egindako ekintzak finala guztiz aldatu zuen, Muneta-Mendizabal ametsa betetzetik gertu utzi araziz.

Ane Ibañez egoera honetan lehenengo lerroan dagoen pilotaria

Denoi eragin digu Covid-19 delakoak. Baita pilotarioi ere. EPEko kideok bere horretan utzi behar izan dugu gure jarduna, gure partidak, gure entrenamenduak… Alta, ez digu pilotari guztioi berdin eragin, EPEko kide bati modu berezi batean eragin baitio: Ane Ibañezi. Ane palista da, trinketea du bere habitat, baina, azken asteotan, kirola utzi eta bere lanari sekula baino lotuago dago. Izan ere, Ane Ibañez erizaina da Txagorritxuko ospitalean. Orain arte trinketea eta ospitalea uztartzen bazituen ere, orain paleta utzi eta orratzari heldu dio, galtza zuriak kendu eta erizainaren uniformeari itsatsi zaio, maskarila bategatik aldatu ditu palan jokatzeko segurtasun betaurrekoak.

Azken egunotan komunikabideetan izan dugu Ane, erizain modura oraingoan. Hala ere, palista moduan ere azaldu izan da medioetan, palmares esanguratsuaren jabe baita. Anek, osasungintzako gainerako langileek bezala, pazientzia eskatu du, zentzuz jokatzea, norbere burua eta ingurukoak zaintzea, animoari eustea. Guk, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu, emandako guztiak ere gutxiegi izango direla jakinda. Egun hauetako txaloek zuretzat ere badira, Ane. Baina jarrai dezagun txaloka krisi hau gainditzen dugunean ere. Anegatik, eta gure osasuna eta bizitza zaintzen duten guztiengatik. Krisian eta krisitik kanpo. Orain eta gero.

https://zuzeu.eus/euskal-herria/ane-ibanez-txagorritxuko-erizaina/